Mattin Solis Uitzi naiz. Aspalditik gustatu izan zait literatura mundua, baina inoiz ez dut ezer idazteko ohiturarik izan. 2024ean Errenteriako Herri Arte Eskolan hasi nintzen idazten eta, ordutik, lan desberdinak sortu ditut.
Webgune xume honetan, lan horietako batzuk argitaratuko ditut. Senti zaitez libre nahi duzun guztia hartu, kopiatu eta partekatzeko, erabilera lizentzia errespetatuz.
Harremanetarako, idatzi hona: mattin@xamalur.eus