Zenbat aldiz esnatzen gara gure bizian zehar? Zer gertatzen zaigu ondoren? Zer eragin du gure bizitzan egunero egiten dugun horren ondoren egiten dugunak? Ohetik jaikitzerakoan milaka istorio desberdin sortzen dira: egunero bat. Munduko pertsona bakoitzera zabalten badugu, milioika istorio desberdin sortzen dira.
Bilduma honen bitartez, hainbat errelato jaso nahi izan ditut. Edonori gertatu ahal izan zaizkion kontakizunak dira, baina barne gogoeta batetik hasten dira.
Nola esnatu zara gaur? Hona hemen pertsona anonimoen bizipenetan oinarritutako istorioak.

